Gardentasun Ataria

Gardentasuna organismo publiko guztien jarduketa gidatu behar duten funtsezko printzipioetako bat da. Helburua da kudeaketa publikoari buruzko informazioa herritarrentzat ikusgai jartzea zorroztasunez, egiazkotasunez eta objektibotasunez.
  • Afera publikoei buruzko informazioa jasotzeko eta haiek nola kudeatzen diren jakiteko eskubidea dutelako herritarrek.
  • Ezinbestekoa delako jarduera publikoa zehatz-mehatz ezagutzea herritarrek haren jarduketa ebaluatu eta beren iritzia osatzeko. Izan ere, haiek ukitzen dituzten erabakiak nola hartzen diren eta funts publikoak nola erabiltzen diren ezagutu behar dute herritarrek, afera publikoetan sinesgarritasunez esku hartuko badute.
  • Eta gure egunerokoaren oinarrizko zutabeetako bat delako eta herritar guztiengana helarazi nahi duelako.
  • Gardentasun Atari honen bidez, non kudeaketari buruzko informazio esanguratsua argitaratuko baita modu etengabe eta eguneratuan. Atal honi esker, erraz lortu ahalko dute herritarrek informazioa: sinatutako hitzarmen eta kontratuak, diru-laguntzak, azpikontratazioak, goi-karguen eta zuzendaritzen eraketa, besteak veste.
  • Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 FORU LEGEAK behartzen duen informazio guztia gehituko zaio atariari, baita zehaztuko diren dokumentuak zein herritarrek eskatutakoak ere.
  • Eta bilatzen ari zaren informazioa atarian aurkitzen ez baduzu, informazioa lortzeko eskubidea gauzatu eta eskatu egin ahalko duzu, Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.






This site is registered on wpml.org as a development site.